Estatistikan, posizio, lokalizazio edo kokapen neurriak edo parametroak banaketa edo probabilitate banaketa batean balio bat banaketaren zein gunetan kokatzen den adierazten duten neurri estatistikoak dira. Bi sailetan banatzen dira: alde batetik, zentro-joerako neurriak daude (horien artean erabilienak batezbesteko aritmetiko sinplea, mediana eta moda dira), banaketaren zentroa ematen dutenak, banaketa osoaren balio adierazgarri gisa; eta bestetik, kuantilak (mediana berriz ere, kuartilak, dezilak, pertzentilak edo zentilak) datuaren posizioa azpitik geratzen diren datuen portzentaje moduan adierazten dutenak.
Loturiko artikuluak
Joera zentraleko neurriak (zentralizazio-neurriak)Estatistikan, joera zentraleko neurriak, zentro-joerako neurriak edo zentralizazio-neurriak (edo parametroak, parametro estatistikoa beste zerbait den arren) datuak zein balioren inguruan biltzen diren adierazten duten estatistikoak dira, datu-multzo osoa…
Moda estatistikoaEstatistikan, moda datu-banaketa batean gehien agertzen den balioa da, maiztasun, absolutu zein erlatibo, handiena duena. Banaketa estatistiko baten zentro-neurri gisa erabiltzen da, batezbestekoa eta mediana bezala. Aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboetarako kalkula…
Mediana estatistikoaMediana (Me), datuak ordenaturik, erdian geratzen den balioa da, alde banatara datuen %50ak uzten dituena. Probabilitate-banaketa bati buruz berriz, alde banatara 0.5eko probabilitatea uzten duen balioa da. Estatistikan, zentralizazio-neurri…