Psikologian, autokontrola subjektu batek bere portaera uneko egoerara edo ezarritako helburuetara moldatzeko gaitasuna da, horretarako plangintza egokia garatruz eta erabaki egokiak hartuz. Ikus, gainera Inhibizioa (psikologia)
GizapediaPsikologia sozialean, portaera taldekoiak edo gregarismoak talde batean bertako pertsona edo animalia gehienek portaera eta jarrera berdina jarraitzeko fenomenoari egiten dio erreferentzia, ez lidergo edo agintza zentral batetik, baizik eta taldeko banakoen artean gertatzen diren interakzioen bitartez. Portaera taldekoia hegaztien saldoa norabide berean hegaldatzen denean, kaleko istiluak gertatzen direnean eta burbuila ekonomikoetan.
Hainbat mekanismo aipatu dira portaera taldekoia azaltzeko, hala nola kutsatze emozionala, mimetismo faziala, ispilu neuronak, arau sozialak, morala, istorio partekatuak, adostasun arrazionala eta informazio-turrustak.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, herd behavior; gaztelaniaz, comportamiento gregario.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.