Portaera


KategoriakPsikologia

Portaera izaki bizidunen ekintza guztien multzoa da, hala nola mugitzea, elikatzea, eta gizakien kasuan gainera gizakiei dagozkien ekintza eta ahalmenak, hala nola hitz egitea, lan egitea eta pertsonen arteko harremanak. Laburrago, "organismo batek egiten duen guztia" dela ere adierazi da.1 Gogamen eta kontzientziarekin erlazionaturik dagoela irizten da orokorrean, konduktismoan ezik, non portaeraren azalpena gogamen eta antzeko beste entitateetatik erabat aparte uzten den.

Ikuspegi zenbait garatu dira portaeraren ikerketan:

  • ikuspegi zientifiko batzuek banako organismoan oinarritu dira, eta horren baitan psikologia konparatua (gizakietan zentratua, eta ikaskuntza izan zuena gai nagusitzat) eta etologia (Charles Darwin-en lanekin abiarazten dena) aurkitzen dira; modernoagoak diren giza etologia eta neuroetologiarekin batera;
  • beste ikuspegi bat, soziobiologia izenekoa, gizataldean (edo animalia taldeetan) zentratu da;
  • habitatean eta bertan bizi diren espezieen arteko harremanetan oinarritzen diren ikuspegia ekologia da, bereziki orekaren kontzeptuan oinarritzen dena;
  • azkenik, espezie konkretuetan zentraturiko ikuspegi zientifikoak ditugu, hala nola primatologia eta entomologia.2

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Lazzeri F. On defining behavior: Some notes. Behavior and Philosophy. 2014. http://www.behavior.org/resources/866.pdf.
294 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.