Porrota (enpresa)


KategoriakEnpresa

Enpresa batek porrot egin duela esaten da bere aktiboarekin bere zorrak, berehalakoan, epe laburrera nahiz luzera, ordaintzeko gauza ez denean. Porrotaren definizioa guztiz objektiboa den arren, porrot-aitorpena epaitegiei dagokio. Epaileak, porrot egoera egiaztaturik, administratzaile bat izendatu eta hartzekodunen lehiaketa aurkeztuko du, hartzekodunen lehenespen-ordena ezarriko duena zorrak kobratzeko, haiek ordaintzeko enpresak dituen aktiboak likidatuz. Porrot egoera itzulezina da, eta enpresaren likidazioa eta desagerpena dakar, beste nortasun juridiko batekin aurrera jarraitu dezakeen arren, beste enpresari batek edo langileek beraiek negozioa bereganatuz. Ohikoa da porrot egoera ordainketa-etendurarekin nahastea, baina egoera desberdinak dira: ordainketa-etendura egoeran enpresa ez da gai epe laburreko zorra ordaintzeko, hots likidezia-arazoak ditu; porrot egoeran berriz, zorrak ordaintzeko erabateko ezintasuna dago, aktibo guztiak likidatuz ere ezin baitira zorrak ordaindu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, bankruptcy, failure; gaztelaniaz, quiebra, bancarrota.

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.