Pobrezia edo txirotasuna gabezia materialak eta bizimodu duina izateko errenta eskasa duen pertsona edo familiaren egoera da. Mundu zabalean hedaturik dagoen arazo soziala da, sistema sozioekonomiko desparekoen ondorio…

Pobrezia energetikoa edo energia pobrezia familiek euren etxebizitzetako energia beharrak betetzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea da; ondorioz, energia gastua murriztera beharturik daude eta ez dira iristen euren beharrak modu duin batean betetzera. Asetzen ez diren behar horiek berokuntzarekin, ur beroarekin, sukaldatzearekin eta argiztatzearekin daude loturik; eta ondorio larriak ekar ditzakete osasunarekin eta segurtasunarekin loturik. Adibidez, berokuntza urriak gripe, neumoniak eta beste gaixotasunak eragiten ditu; egurra erretzen sukaldatzeak arnas aparatuko gaixotasunak eragin ditzake eta sute-arriskua dakar, kandelekin argiztatzeak bezalaxe. Globalki ere, aldaketa klimatikoarekin loturiko faktoreak areagotzen ditu, energia baliabide ez eraginkorrak (fuela, egurra, ...) erabiltzen direnez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.