Diktadura (latinezko dictator hitzetik, Erroman botere absolutua zuen majistratua) herrialde batean pertsona edo talde txiki batek botere absolutua dueneko erregimen politiko autokratikoa da, non agintaritza modu autoritario batez…
Plebiszitua (latinezko, plebiscitum hitzetik) estatu batean herriak erabaki dezan gai jakin baten inguruan antolatzen den bozketa da, bereziki gai hori berebiziko garrantzia duenean eta legearen baitan aurreikusita ez dagoenean. Orobat, diktadura edo estatu ez demokratikoetan agintari gorenaren alde espreski antolatzen den bozketa izendatzeko erabili da, hark herriaren sostengua duela frogatzeko. Erreferendumarekin nahastu daitekeen kontzeptua da, baina erreferendumak botere legegiletik plazaratutako lege baten baieztapen edo berrespena helburu dituen batean, plebiszitua aparteko gaiei buruzko izaten da, lege baten promulgazioa baino, herriaren konfiantza eta onarpena eskatzen dituena, hala nola subiranotzari, lurraldetasunari eta presidentearen agintaritzari buruzkoa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.