Populismoa (latinezko populus hitzetik, "herria" euskaraz) herritarrak, bereziki klase ertain eta behekoak, erakarri eta mobilizatzeko ahalmen handia duen masazko mugimendu politikoa da, agintean dagoen edo agintera irits daitekeen…

Bonapartismoa Napoleon Bonapartek Frantzian eta mendeko lurraldeetan ezarritako erregimen politikoa izan zen, Napoleon III.ak 1852tik 1870era bitartean ere indarrean izan zena. Erregimen politiko mota horren ezaugarri nagusiak populismoa, diktadura lider karismatiko baten gidaritzapean, estatuaren zentralizazioa, patriotismoa, armadaren sostengua eta kontrol politikoa eta kontserbadurismoa dira. Egun, XIX. mendeko azterketa politikoa egiteko soilik erabiltzen den terminoa da, eta ezaugarri horiek dituzten egungo erregimenetarako diktadura eta zesarismo terminoak hobesten dira; hala eta guztiz ere, faxismoarekin, bismarckismoaren eta Hego Ameriketako diktadura batzuekin ere parekatu izan da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.