Azukre-plantazioa, Indonesian, 1900 inguruan.
Plantazio-nekazaritza edo besterik gabe plantazioa bereziki landare-espezie iraunkorrak (urte batzuetako iraupen-bizitzarekin) eremu zabaletan lantzen dituen nekazaritza-sistema da, lanesku merkea erabiliz et aldi berean mekanizazioa, produktu fitosanitarioak eta hobekuntza genetikoa intentsiboki erabiliz, batzuetan eskuratzen diren produktuak bertan eraldatzeko instalakuntzekin eta gehienetan herrialde garatuetarako esportaziora bideratzen direnak. Multinazionalen esku izaten diren ustiapenak izaten dira. Garapen bidean dauden herrialdeetan kokatzen dira, hala nola Hego eta Ertamerikan, Afrikan eta Asian, eta laboratzen diren espezieak kakaoa, kafea, fruitu tropikalak (bananak, ananak, ...), kautxua eta palmondoa izaten dira. Historikoki, ekonomi kolonialean dute jatorri, Europako herrialdeek lurralde horiek kolonizatu eta bertako lan indarra esplotatuz ustiategi zabalak jarri zituztenean. Estatu Batuetan ere ohikoak izan ziren kotoi eta tabako-plantazioak XIX. mendean zehar, askotan esklaboak erabiliz lanesku gisa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, economía de plantación.
Loturiko artikuluak
Merkatu-nekazaritzaMerkatu-nekazaritza, merkatuko nekazaritza edo nekazaritza komertziala bere produktu guztiak merkatura bideratzen dituen nekazaritza da, autokontsumoko nekazaritza ez bezala. Merkatura bideraturik, merkatuko lege ekonomikoak jarraitzen dituen nekazaritza-sistema da, eta…
Nekazaritza estentsiboaNekazaritza estentsiboa gehienbat tokiko baliabide naturalak erabiliz, teknologia handirik gabe mekanizazioa salbu eta lan indar gutxirekin, antolatutako nekazaritza sistema da, latifundio edo lursail zabaletan garatu ohi dena eta…
Nekazaritza ekologikoaNekazaritza ekologikoa, nekazaritza biologikoa edo nekazaritza organikoa aldi berean lurraren eta ekosistemen oreka eta biodibertsitatea zaindu eta gizaki nahiz aberrentzat elikagai osasungarriak dituen nekazaritza-sistema da, kutsadura saihestuz, material…