
Ardatz desberdinetan bada ere, plano ortogonal bati jarraitzen dio Le Havre hiriak. Kredituak: Urban, Dereckson, Wikimedia Commons.
Hirietako geografian, plano ortogonala, lauki formako planoa edo plano hipodamikoa kaleak lauki-sare formako trazaduran antolatzen dituen hiri bilbe erregularra erakusten duena da. Antzinatik ezagutu eta baliatu izan den egitura den arren (hain zuzen ere, plano hipodamiko ere deitzen zaio Hipodamo izan baitzen Antzinako Greziako Mileto hirian apliaktu zuena), bereziki hiri modernoetan eta hiri historikoen zabalguneetan (Donostia, kasu) erabili izan da, egitura garbia, ordenatua eta efizientea eratzen duelako, garraio aldetik besteak beste. Eragozpen gisa, ez da ondo moldatzen eremu aldapatsuetan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hiri sakabanatua (hiri barreiatua)Hiri sakabanatua edo hiri barreiatua biztanle dentsitate txikiko hiriguneak dira, etxebizitza bakarreko edo gutxiko eraikinekin, maiz eraikinetan integraturiko lorategi eta bestelako espazio zabalez hornituak, zerbitzu eta jarduera ekonomiko…
Zabalgunea (hiriak)Hiri-zabalguneak edo, besterik gabe, zabalguneak, XIX. mendeko erdialdetik XX. mendeko erdialdera hiri zaharren inguruan sortutako hiriguneak dira, bereziki garaiko hazkunde demografikoak bultzaturik. Horien ezaugarri nagusia, izenak adierazten duen bezala,…
Hiri bilbeaGeografian, hiri bilbea, hiri trazadura edo hiri-planoa (trazaketa edo trazatua ere deitua) hiri batean kaleak, eraikinak eta etxadiak elkarrekin egituratzeko modua da, hiri bakoitzean morfologia berezia hartzen duena.…