Plano kartografikoa edo plano geografikoa, besterik gabe planoa ere deitua, lur eremu txiki edo ertain baten eskala txikiko irudikapena da, eraikinak, bideak, lur zatiak eta horien erabilera eta…
Plano irregularra edo plano nahasia kale estu, bihurri eta ordena edo antolamendu gabekoek osatzen duten hiri bilbea edo hiri trazadura da. Bereziki Erdi Aroan garatutako hiri eta herrien trazadura mota da, eta horregatik bereziki hirietako alde zaharretan aurkitzen den plano mota da. Horren adibideak dira, Segura herria, Gipuzkoan, Toledoko alde zaharra, Espainian, eta nazioartean Fez edo Marraketx hirietako alde zaharrak. Plano irregularreko eremuek bere baitan antzinako hiria hartzen dutelarik, babestu beharreko ondarea osatzen duten arren, batzuetan bizimodu modernorako oztopo handiak dituzte, ibilgailuen sarbiderako adibidez; horregatik hiri agintariek eremu horiek zaintzeaz gainera, hango biztanleentzako zerbitzuak egokitzen saiatu behar dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.