Pisu bisuala


KategoriakArtea

Marigorringoa bere enfoke, kokapen eta koloreagatik da konposizioan pisu bisual handiena duen elementua.

Artelan batean, pisu bisuala konposizio artistikoko elementu batek duen begirada eta arreta erakartzeko gaitasuna da. Pisu bisuala, besteak beste, elementu bakoitzaren, horren ingurunearen eta obra osoaren artean ezartzen den erlazioaren araberakoa da; adibidez, hondo uniforme batean kokatutako elementu batek pisu bisual handia izango du eta, beraz, ikuslearen begirada erakartzeko joera izango du. Konposizio artistiko batean pisu bisuala sortzen duten beste elementu batzuk elementuen kolorea, kokapena eta tamaina dira. Alde horretatik, elementuen pisu bisualek elkarren arteko konposizio-oreka gorde beharko dute.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.