Ataraxia
Ataraxia bereziki pirronismoan eta epikureismoan erabilitako kontzeptua izan zen. Literalki, “lasaitasuna, baretasuna, asaldagaiztasuna” adierazten du eta eudamoinia edo bizitza bete edo zoriontsuaren osagai edo baldintza nagusia da eskola horietako filosofoen arabera. Pirronismoan, ataraxia epoché edo judizioaren etendura izeneko egoera mentalera heltzearen ondorioa da, ezer ez dakigunean, ez baietz ez ezetz esaten ez dugunean suertatzen den egoera. Epikureismoan berriz, ataraxia beharrezkoak eta naturalak ez diren plazerak baztertu eta minak eragiten ez digunean lortzen dugun egoera da.
Ikus, gainera