Kreole hizkuntza (kreolera)
Kreole hizkuntza edo kreolera bi hizkuntza edo gehiagotik elementuak hartuz osaturiko nahasketa-hizkuntza da, hasiera batean hizkuntza horien arteko zubi-hizkuntza gisa eratua baina azkenean bertako komunitatearen berezko hizkuntza bilakatu dena. Adibide gisa, Haitiko kreolera Afrikako hizkuntza batzuen eta frantsesaren arteko nahasketatik sortu zen eta egun haitiarren ohiko hizkuntza bilakatu da. Ikus, gainera