Pidgin hizkuntza


Pidgin hizkuntza beraien artean ama hizkuntza desberdinak dituzten eta beraz hizkuntza-komunitate desberdinetakoak diren pertsonen artean sortu eta garatu egiten den hizkuntza modalitatea da, elkarrekin ulertu eta komunikatu ahal izateko, eta hizkuntza haietatik lexikoa eta gramatika bateratu edo nahastu egiten dituena. Hizkuntza-ukipena gertatzen denean sor daitekeen fenomenoetako bat da. Nabarmendu behar da pidgin hizkuntza ez dela orokorrean erabiltzen hizkuntza propioa duen komunitate baten baitan, beste komunitate bateko kideekin hitz egiteko baizik (ikus, bereizketa hobeto ulertzeko, kreole hizkuntza). Adibide bat algonkinera-euskara pidgin da, euskal baleazaleak egungo Kanadako kostaldera iristean topatu zituzten algonkinekin elkar ulertu eta mintzatzeko erabiltzen zutena, euskara-algonkinera halako nahasketa bat, bi komunitateak harremanetan hasi zirenean sortzen joan zena; halere eta esan bezala, kontuan hartu behar da euskal baleazaleek beraien artean (euren hizkuntza-komunitatearen baitan) euskaraz hitz egiten jarraitzen zutela seguru asko.

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.