Estatistikan, posizio, lokalizazio edo kokapen neurriak edo parametroak banaketa edo probabilitate banaketa batean balio bat banaketaren zein gunetan kokatzen den adierazten duten neurri estatistikoak dira. Bi sailetan banatzen…
Estatistikan, pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak kuantil jakin batzuei ematen zaien izen berezia da, datuen banaketa maiztasun edo probabilitate bereko tarteetan banatzen dutenak.
Pertzentilek edo 100-kuantilek datuen banaketa 100 tartetan banatzen dute, tarte bakoitzean datuen %1 bilduz. 99 pertzentil daude, 1gotik 99garrenera: . Adibidez, 14garren pertzentila azpitik datuen %14ak uzten dituen aldagai estatistikoaren balioa da. Hala, 3 urteko haurren pisuak harturik, 10. pertzentila bere azpitik haurren %10ak uzten dituen pisua da (hortik behera haurra argala dela esan liteke beraz), eta 90. pertzentila bere gainetik %10ak uzten dituena (hortik gora haurra gizena dela esan liteke).
Dezilek edo 10-kuantilek banaketa maiztasun bereko 10 zatitan banatzen dute. 9 dezil daude: . Adibidez, 3garren dezila azpitik datuen %30ak uzten dituen aldagaiaren balioa da. Hartara, 3garren dezila eta 30garren pertzentila berdinak dira definizioz.
Oktilek edo 8-kuantilek banaketa 8 zatitan banatzen dute. 7 oktil daude, 1gotik 7garrenera, hurrenik hurren datuen %12.5, %25, %37.5, %50, %62.5, %75 eta %87.5ak uzten dituztenak: .
Kintilek edo 5-kuantilek banaketa 5 zatitan banatzen dute. 4 kintil daude, , hurrenik hurren datuen %20, %40, %60 eta %80 azpitik uzten dituztenak.
Kuartilek edo 4-kuantilek banaketa 4 zatitan banatzen dute. 3 kuartil daude, , hurrenik hurren datuen %25, %50, eta %75 azpitik uzten dituztenak.
Pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak populazio bateko elementuak sailkatzeko erabiltzen dira; adibidez ikasleen %30 suspenditu nahi bada, 30. pertzentilean jarriko da azterketa gainditzeko muga.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.