Pertsonifikazioa edo prosopopeia izaki bizigabeak eta kontzeptu abstraktoak pertsonatzat hartzen dituen figura erretorikoa da, haiei pertsonen ezaugarriak esleituz edo pertsonak balira bezala tratatuz. Bereziki ugaria da olerkigintzan. Fabula bereziki, animalien pertsonifikazioan oinarritzen den literatura generoa da. Bestalde, mitologia asko naturako elementuen pertsonifikazioan oinarritzen dira, hala nola mitologia klasikoan, non haizea Eolo den, eta eguzkia Apolo, besteak beste (ikus, gainera, animismoa).
Euskal literaturan Lizardi nabarmentzen da pertsonifikazioa baliatu duten idazleen artean, bereziki naturako elementuei buruz. Iguzki, Euri, Gau eta Egun maiuskulaz idatzi zituen bere olerkietan, baita urtaroak ere. Animaliei buruz epiteto gizatiarrak ere baliatu zituen: kilkerra olerkari arlotea da, udaberria urdinez jantziriko neskatxa, eta Negua agure.
Loturiko artikuluak
Naturalismoa (literatura)Agian, naturalismo filosofikoari buruz jakin nahi duzu. Naturalismoa XIX. mendeko azken hamarkadetan garatutako literatura mugimendua izan zen, muturreko errealismoa, errealitatea xehetasun osoz deskribatuz, eta erabateko objektibitatea bilatzen zituena,…
Asianismoa eta atizismoaAsianismoa eta atizismoa Antzinaroko erretorikako eta poetikako aurkako bi estilo dira. Asianismoa estilo apaindu eta barrokoa izan zen, Asiatik eratorria, izenak berak adierazten duen bezala; gaitzetsitako estiloa izan…
Patetismoa eta patetikoaPatetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela,…