Pertsonalaren errotazio-indizea


KategoriakEnpresa

Pertsonalaren errotazio-indizea edo lan errotazio-indizea aldi batean zehar enpresa batera sartu diren langile berrien eta aldiko langile kopuruaren arteko zatidura, gehienetan portzentajean adierazita. Adibidez, enpresa batek urtearen hasieran 40 langile eta bukaeran 60 langile izanda, 30 langile sartu badira, batez besteko plantila (40+60)/2 da, eta beraz errotazio-indizea 30/50=%60 izango da.

Errotazio-indizea handia denean, langileek enpresa uzteko joera dutela esan nahi du, enpresa txikietan enpresa azkar hazten ari dela ere adierazten duen arren,  eta langileen asebetetze- eta motibazio eskasaren seinale da. Errotazio-indizea txikia izateak enpresak plantila egonkorra duela esan nahi du. Datu hori positiboa izan daiteke, langileek enpresan geratzeko joera dutela adierazten baitu, baina plantiaren zaharkitzearen seinalea ere bada,

Edonola ere, pertsonalaren errotazio-indizea behar bezala interpretatzeko, sektoreko errotazio-indizeekin alderatu behar da. Adibidez, ostalaritza-sektorean errotazio-indizea altua izaten da beraz, eta enpresa batek sektore horretan lan errotazio handia izatea ez litzateke harrigarria izan behar.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, índice de rotación de personal, índice de rotación laboral.

Ikus, gainera

260 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.