Pertsona gramatikala
Pertsona gramatikala perpaus batean predikatua nori buruzkoa den (euskaraz, hitz egiten ari den, hizketa zuzentzen zaion pertsona den edo aurrekoa ez den beste pertsona den, eta aldi berean singularra edo plurala den) zehazten duen kategoria gramatikala da, orokorrean aditzaren formari eragiten diona. Horrela, euskaraz, ni eta gu; hi, zu eta zuek; eta hura eta haiek bereizten dira, lehenengo, bigarren eta hirugarren pertsona, singularrean nahiz pluralean hurrenez hurren.