Genero gramatikala
Genero gramatikala hitz bakoitza kategoria maskulino, femenino edo neutro bati dagokion ezartzen duen kategoria morfologikoa da, gehienetan morfema bati loturik agertzen dena (adibidez, gaztelaniaz, blanco edo blanca), eta hizkuntza batzuetan beste hitz batzuekin konkordantzia egoki batez lotzeko erabiltzen dena (*la casa blanca *esaldian, hiru hitzek dute genero gramatikal femeninoa, behar den bezala).