Perspektiba historikoa edo ikuspegi historikoa, ikertzen ari den gizarte fenomenoaren bilakaera denboran zehar nahiz hura aztertu duten teoriak aztertzea, problemaren egoera nahiz fenomenoaren beraren ikuspegi zabala lortze arren. Beraz, esan liteke, perspektiba historikoak bereganatu egiten duela, nahiz eta ezinbestean ez izan, historizismoaren printzipioa, zeinaren arabera gizarte fenomeno baten egungo egoera bere bilakaera historikoaren emaitza den. Perspektiba historikoa baliozkoa da orobat zientzia gaiak ikertzeko, zientziaren bilakaera ez baita inolaz ere lineala, jauzikakoa baizik, paradigma zaharrak baztertuz eta berriak bereganatuz; horrela, perspektiba historikoak lagundu egingo du problema zientifikoen planteamendua modu egoki batean zehaztea.
Loturiko artikuluak
Partikularismo historikoaPartikularismo historikoa gizarteak eta kulturak euren historia bereziaren emaitza direla baieztatzen duen paradigma antropologikoa da, eta beraz korronte antropologiko unibertsalisten aurkakoa, zehatzago eboluzionismo kulturalari (gizarteak zibilizazio edo aurrerapen…
Prosopografia historikoaAgian prosopografia estilo-figura gisa bilatzen ari zinen. Prosopografia historikoa gizatalde edo kolektibo historiko baten ezaugarriak eta haien loturak aztertzen dituen ikerketa historikoa da. Orokorrean, gizatalde horretako biografia indibidualak…
Maximo historikoaMaximo historikoa (ingelesez, all-time high edo ATH) kotizazio edo bestelako aldagai ekonomiko batek denboran zehar lortu duen balio maximoa da.