Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Partikularismo historikoa

Partikularismo historikoa gizarteak eta kulturak euren historia bereziaren emaitza direla baieztatzen duen paradigma antropologikoa da, eta beraz korronte antropologiko unibertsalisten aurkakoa, zehatzago eboluzionismo kulturalari (gizarteak zibilizazio edo aurrerapen maila handiagoetara eboluzionatzen duela baieztatzen duena) eta difusionismoari (kulturek ondoko kulturen elementuen hedapenaren bitartez garatzen direla baieztatzen duena) kontrakarrean. Paradigma horretan, kultura bakoitzaren historia partikularraz gainera, inguruneko faktore eta kondizio bereziak ere hartzen dira kontuan. Partikularismo historikoaren ordezkari nagusia Franz Boas (1858-1942) alemaniar-estatubatuar antropologoa izan zen.

157 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.