Persiarren Manifestua


KategoriakHistoria

Persiarren Manifestua Fernando VII.ak (irudian, 1814 aldean) Cadiz konstituzioa bertan behera utzi eta absolutismoa eta Antzinako Erregimeneko estatus juridiko politikoa berrezartzeko aitzakia izan zen, 1810-1814ko liberalismoko aldi laburrari amaiera emanez.

Persiarren Manifestua edo Pertsiarren manifestua 1814 urtean Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistek Fernando VII.ari aurkeztu eta hark sinaturiko agiria izan zen, 1812ko Cadizko Konstituzioa, kutsu liberalekoa, bertan behera utzi eta horren aurreko estatus juridiko politikoa berrezartzea eskatzen ziona erregeari, erregearen botere absolutua eta antzinako legeak eta foruak (Antzinako Erregimena) aldarrikatuz, 1820 urtera arte iraungo zuen Seiurteko Absolutistari hasiera emateko.  Izenak antzinako persiarrek erregea hil ondoren bost eguneko anarkia ezartzeko ohiturari egiten dio erreferentzia, Fernando VII.ak Espainiako errege izan gabe Frantzian pasatako sei urteko aldiarekin parekatuz, Napoleonek errege moduan jarritako Jose Bonaparte anaiak jarri zuenean. Independentzia-gerra piztu zen orduan Espainian.

Napoleonek Espaniako Independentzia Gerra galduta, sei urtez, 1808tik 1814ra, konfinaturik egon zen Fernando VII.a berrezarri zuen Espainiako Errege gisa Valençay-ko tratatuaren bitartez. Errege gisa Gironatik sartu zen Espainiara 1814ko martxoan. Ez zuen ordea 1812ko Konstituzioari buruzko iritzi garbirik, monarkia atxikitzen bazuen ere, monarkiaren pribilegio asko ezabatzen zituelako, estatu liberalaren printzipioekin bat. 1814ko apirilean aurkeztu zion politiko absolutisten talde batek erregeari Persiarren Manifestua Valentzian, eta hura oinarritzat eta aitzakiatzat harturik, Valentziako Dekretuaren bitartez berrezarri zuen absolutismoa Espainian, Cadizko Konstituzio eta Gorte liberaletako legedi guztia bertan behera utziz. Era horretan itzuli ziren absolutismoa eta Antzinako Erregimena Espainiara, 1812-1814ko bitarteko liberalismo aldiari amaiera emateko, 1820 urtean Hirurteko Liberalean berriz ere konstituzioa indarrean jarri zen arte.

Ikus, gainera

371 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.