Perpausa


Perpausa munduari (edo beste mundu bati buruz!) zerbait adierazten duen enuntziatua da, era independente eta konkretuan, hau da, testuingurua edo bestelako zirkunstantziak azaldu gabe. Perpausa enuntziatu mota bat da beraz, zerbait adierazten duena, esaldiak bezalaxe, baino esaldietan esanahia testuinguruaren araberakoa den bitartean, ez baitute zerbait zehazki adierazten, perpausek konkretua den zerbait adierazten dute nahiko garbi, nori edo zeri buruz zer adierazten den, horretarako ondoko perpausei begiratu behar zaie ere. Ildo horretatik, enuntziatuen artean perpausak eta esaldiak bereizteko irizpide ohikoa da aditzaren presentzia: aditza ez badago, edota aditza egonda ere pertsona, inplizituki edo esplizituki, zehaztu gabe agertzen bada, esaldi baten presentzian gaude (adibidez, esaldiak lirateke "Erretzea debekatua", "Isilik!", "nolako zura, halako ezpala"); hartara, perpausak subjektu eta predikatu funtzioa biltzen ditu (predikatua aditz-sintagma izeneko hitz multzoaren bitartez eratuz), nahiz eta subjektua batzuetan esplizituki agertzen ez den. Hizkuntza osatzen duten unitate tipologien baitan, testua izango genuke makroegitura nagusia, eta maila txikiagoetan, pasartea, proposizioa edo perpausa konposatua, perpausa, eta hortik behera sintagmak eta hitzak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, oración.

257 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.