Intonazio edo doinua (hizkuntzalaritza)
Hizkuntzalaritzan, doinua edo intonazioa, intonazio prosodikoa ere deitua, hizkeran fonemak eta horien segida osatzeko une jakin batean darabilgun modua da, bereziki tonuaren eta silaba eta hitzen arteko etenaldien bitartez. Elementu prosodikoa da, esaldi eta diskurtso mailakoa, eta beraz hizkuntzaren oinarriko elementuetatik, bokal eta kontsonanteetatik alegia, haratagokoa. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, entonación.