Performatibitatea kontzeptuak, hizkuntza eta jokabideek gizartean eragiteko duten ahalmena da (eta orduan hizkuntza, kontzeptu eta jokabide horiek performatiboak direla esaten dugu). John L. Austin ingeles filosofoak (1911-1960) sortu zuen terminoa 1955 urtean, hitzek, hizkuntzak ekintzek zehatzago, zerbait adierazteaz gainera zerbait eragiteko duten ahalmenari buruz, adibidez irainen kasuan.
Geroztik kontzeptua zabaldu egin da filosofiaren eremu ezberdinetara. Roland Barthes idazketara eta literaturara hedatu zuen performatibitate kontzeptua "Egilearen heriotza" izeneko artikuluan, literatura sortzen duena irakurlea, eta ez idazlea, dela baieztatuz, literaturaren ezaugarri nagusiena irakurlearengan subjektibitate berria sortzea baita, irakurlea baita zentzua ematen diona idatzitakoari. Judith Butler filosofo feministak performatibitatea sexu eta genero kontzeptuetara zabaldu du, kontzeptu horiek egia eta normaltasun efektuak sortzen dituztelako.
Loturiko artikuluak
Genero epidiktikoaGenero epidiktikoa edo genero erakuslea (latinez, genus demostrativum) erretorika klasikoaren hiru generoetako bat da, Anaximenes Lampsakokoak egindako sailkapenaren arabera, genero judizialarekin eta politikoarekin batera. Iraganeko gertakari eta pertsonaiei buruzkoa da,…
-
InterpelazioaInterpelazioa, adiera arruntean, eragin edo efektu bat sorraraztea helburu duen adierazpena da. Adibidez, interpelazioak dira argudioak, argudioa jasotzen duenarengan iritzi edo sinesmen bat, zerbait egia edo faltsua den,…