Pentsioak estatuak, bereziki Gizarte Segurantzaren bitartez, erretiroagatik, desgaitasunagatik, gaixotasunagatik edo beste arrazoiren batengatik pertsona bati aldiro ordaintzen dion diru kopurua da. Pentsioak kontributiboak izan daitezke, onuradunak pentsioa kobratzeko eskubidea Gizarte Segurantzari aurretik epe batean zehar eta aldiro ordaindutako kotizazioek ematen dutenean, eta ez-kontributiboak, onuradunaren egoera pertsonala denean (alarguna, umezurtza, biktima, ...) pentsioa kobratzeko eskubidea ematen duena. XXI. mendearen hasieratik, biztanleriaren zahartzea dela eta, herrialde askotako pentsio-sistemak krisian daude, bereziki sistema belaunaldien arteko elkartasun-printzipioan oinarritu direnak, lanean dauden pertsonen kotizazioekin nekez ordaintzen baitira kobratzen ari diren pentsioak.
Loturiko artikuluak
Desregulazioa edo desarautzeaDesregulazioa, deregulazioa edo desarautzea arlo ekonomikoan arauak (regulazioak ,alegia) murriztu edo ezabatzeko politika ekonomikoa da, jarduera ekonomikoak erraztu eta konkurrentzia bultzatze aldera (ikus, gainera, eskaintzaren ekonomia), monopolioak oztopatu…
Zilarrezko ekonomiaZilarrezko ekonomia adineko pertsonek eta agureek baliatu eta kontsumitu egiten dituzten produktu eta zerbitzuen inguruko jarduera ekonomikoek osatzen duten sektorea da, hala nola zaiketa zerbitzuak, osasuna, aseguruak, bidaiak…
Erretiroa, jubilazioa edo erretretaErretiroa, jubilazioa edo erretreta pertsona batek adinagatik soldatapeko edo beste nolabait ordaindutako lan egiteari iraunkorki utzi eta estatutik pentsio bat jasotzen den egoera da. Erretiroa, jubilazioa edo erretreta…