Pentsamendu ahula Gianni Vattimo filosofoak (Turin, 1936 - ) proposaturiko erlatibismo postmoderno berria da, modernitateko pentsamendu gogor edo indartsuak proposatzen dituen kontzeptu uniboko eta normatiboen (eta finean horien…
Pentsamendu magikoa gertakarien artean enpirikoki frogatu gabeko loturak ezarrita dituen errealitatearen ikuskera da, fenomenoak azaltzeko superstizioak, sinesmenak, tradizioak, irudimena eta emozioak hartzen dituena oinarritzat. Pentsamendu zientifiko edo objektiboaren aurkakoa da, esperientzia enpirikoa, esperimentazioa eta ikaskuntza oinarritzat dituena. Egungo gizarte zientifiko-teknikoan, pentsamendu magikoa haurren eta gizarte primitiboen mundu ikuskerarekin, esoterismoarekin eta parapsikologiarekin lotzen da orokorrean, baina gizaki guztien oinarrizko baliabidea dela frogatu da antropologiatik, itxuraz kontrolaezina dena kontrolpean edukitzeko, kontrolaezinak eragiten duen antsietatea ezabatze aldera. Psikologian, pentsamendu magikoa bereziki buruko nahasmenduak dituen pertsonen artean agertzen da; hain zuzen, apofenia eta pareidolia terminoak asmatu dira zentzugabeko loturak eta pertzepzio nahasiak, hurrenez hurren, jasotzen direneko nahasmenduak izendatzeko. 1
Orokorrean, pentsamendu magikoak baliabide hauek erabiltzen ditu fenomenoak lotzeko:
Beste hizkuntzetan: ingelesez, magical thinking, magical beliefs.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.