Pentsamendu ilustratua


KategoriakFilosofia

Ilustrazioa izeneko mugimendu historikoa, bereziki XVIII. mendean garatu zena, intelektuala da bere oinarrian. Hauek dira pentsamendu ilustratuaren gako nagusiak:

  • mugimendu arrazionalista da, mundura ezagutza arrazionalaren bitartez hurbiltzea bilatzen duena, erlijioa ukatuz;
  • hala ere, filosofia arrazionalista zabalaren barnean, muturreko arrazionalismoaren eta enpiristen arteko gatazkan, enpiristen alde egin zuen gehienbat;
  • hala ere, ezin esan daiteke Jainkoa ukatzen duen mugimendua denik; Jainkoaren problemaren aurrean deismoa sustatzen du, hots, Jainkoarenganako hurbilketa filosofikoa, erlijio orotik kanpo;
  • pentsamendu ilustratua gizakiaren askatasunaren aldekoa da, eta bereziki pentsamendu askearen aldekoa;
  • pentsamendu baikorra da, mundu hobe batean sinistu eta horren aldeko apustua egiten duena;
  • mugimendu humanista da; Immanuel Kant-en hitzak jasoz, ilustrazioa gizakia bere adingabetasunetik ateratzen duen mugimendua da, sapere aude (ausartu jakiten) aldarikatzen duena;
  • kultura zabaltzea aldezten duen mugimendua da.
214 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.