Hezkuntza ingurunea edo heziketa testuingurua irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuari eragiten dioten elementu eta faktore sozial eta instituzionalen multzoa da, hala nola balio kulturalak, egoera sozioekonomikoa, eta marko instituzionala…
Etimologiaz, pedagogia antzinako grezierazko παῖς, paîs (« haurra ») eta ἄγω, ágô (« gidatu »), hitzetatik dator, eta beraz literalki haurren gidakuntza edo irakaskuntza esan nahiko luke. Aldi berean, παιδαγωγός, paidagôgós (« haurrak eskolara eramaten dituen esklaboa », « maisu ») hitzarekin loturik dago. Adiera modernoan, ordea, pedagogia hezkuntzaren eta ikaskuntzaren zientzia da, hezkuntzaren eta ikaskuntzaren izaera eta prozesua aztertzen dituena, ezagutzaren, gizakiaren eta gizartearen kontzepzio jakinen baitan eta sinesmen eta balio etiko jakinei jarraiki. Horrela, hainbat teoria pedagogiko daudela esan daiteke, horietako bakoitzak hezkuntza zer den eta nola hezi behar den modu berezi batean zehazten dituena, filosofia jakin baten eta testuinguru sozial, politiko eta kulturalaren arabera. Edonola ere, pedagogia terminoa Europa kontientalean bereziki erabiltzen den terminoa da, tradizio anglosaxoian education eta teaching terminoak erabiltzen baitira, pedagogia edo hezkuntzaren teoria barnehartzeko, ulertzekoa ere izan daitekeena ez baitago pedagogiarik hezkuntzarik gabe, ez eta pedagogiarik gabeko hezkuntzarik ere.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.