Peatonalizazioa


KategoriakGeografia

Peatonalizazioa hiri-eremu batean ibilgailuen trafikoa mugatzea da, eremu horiek oinezkoentzat (eta txirrindularientzat ere, kasu gehienetan) utziz. XX. mendearen bukaeratik munduko hiri askotan zabaldu den ekimena da. Hainbat onura ditu peatonalizazioak: ingurumenaren aldetik, kutsadura nabarmen murrizten du, inguruko merkataritza eta aisialdi jarduerak bultzatu eta hiritarren osasuna zaindu, kutsadura murriztu eta hiritarrak oinez ibiltzea sustatzen delako.

Peatonalizazio-modalitate zenbait bereizten dira:

  • erabateko peatonalizazioa, ibiligailuak guztiz debekatzen direnean, larrialdi zerbitzuentzat ezik, ibilgailuak behar dituzten zerbitzuak eta jarduerak ondoko kaleetatik garatuz.
  • zatikako peatonalizazioa, oinezkoentzako erabilera esklusiboa ordu batzuetara mugatzen denean.
  • abiadura mugatuko kaleak, ibilgailuen ordutegia mugatzen ez denean, baina bai ordea abiadura.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, pedestrianisation; gaztelaniaz, peatonalización.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.