Ekoizpen-bolumena, produkzio-bolumena edo bolumen produktiboa enpresa edo lantegi batean produkzioa da, aldi jakin batean. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena
Patronala (latinezko patronus, "babesle, sustatzaile·, eta jatorrian pater hitzetik, "aita") enpresari, enplegatzaile edo ugazaben elkarteari ematen zaion izena da sistema kapitalistan, bereziki sektore ekonomiko bateko enpresariei buruz, eta langile eta sindikatuekiko negoziazio eta hitzarmenen testuinguruan. Marxismoan patronala klase kapitalista besterik ez da, ekoizpen-bideen jabea, eta langileekiko harremana, enpleguaren bitartez, gatazkatsua (dialektikoa, zehatzago) da berez, klase-borrokan islatzen dena. Negoziazio horiek sektore horretako lan kondizioen ingurukoak dira, eta lortzen duten ituna hitzarmen kolektiboan biltzen dira. Patronala enpresa baten ugazaba, jabe edo nagusietako bakoitzari edo horren ordezkariei ematen zaien izena ere bada.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, employer association, employer organisation, employer stakeholders; gaztelaniaz, patronal.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.