Patronala (latinezko patronus, "babesle, sustatzaile·, eta jatorrian pater hitzetik, "aita") enpresari, enplegatzaile edo ugazaben elkarteari ematen zaion izena da sistema kapitalistan, bereziki sektore ekonomiko bateko enpresariei buruz, eta…

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, jatorrian Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Gipuzkoan 1764 urtean, Argien Mendean hain zuzen, sortutako zientzia eta kultura elkartea izan zen. Sortzaileak Azkoitiko Zalduntxoak taldeko aristokratak izan ziren, eta Ilustrazioarekin izpirituarekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kultura, zientzia eta ekonomia sustatzea izan zuen helburu, "Irurac Bat" lelopean. 1776 urtean, Bergarako Errege Mintegia izeneko ikastegi eta ikerketa zentroa ireki zuten, eta hango laborategian Elhuyar anaiek wolframa aurkitu zuten. Egun, Euskadin bertako insitutzio politikoen laguntzarekin diharduen elkarte kultural elitista da, eta egoitza Azkoitiko Insausti jauregian du.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.