Identitate kontzeptua psikologian, soziologian, antropologian eta filosofian baliatutako kontzeptua da izan da, eta beraz ikuspuntu ezberdinetatik landua. Hala eta guztiz ere, kontzeptuaren hainbat elementu argiak dira, eta adostasunez…
Patriotismoa, Euskal Herriari buruz abertzaletasuna ere deitua (ñabardurekin bada ere), herrialde edo nazio jakin batekiko atxikimendu sentimendua da, pertenentzia (herrialde edo nazioa norberarenak izan behar dira, aberria alegia), identitatea eta aberriaren aldeko ardura eta sakrifizioa biltzen dituena.
Nazionalismoarekin parean erabili ohi den terminoa da, baina ñabardurekin. George Orwell idazleak patriotismoa eta nazionalismoa jarrera defentsibo eta erasokorren arabera bereizten zituen: nazionalismoak boterea bilatzen duen bitartean, horretarako beste nazioak erasotuz beharezkoa denean, patriotismoak ez ditu beste nazioak ukatzen eta ez du bilatzen beste nazioak mendean hartzea. Nazionalismoak beraz adiera moral negatiboa izaten du, eta patriotismoa positiboa: aipatu ohi da nazionalistak besteak direla, baina gu patriota edo aberkideak.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.