Kultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen espiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…

Aberkideak edo herrikideak aberri bateko kideak dira, abertzaletasun edo patriotismo sentimendua partekatzen dutenak. Politikatik herritarrei dei egiteko erabiltzen duten erreferentzia izaten da, aberriaren kide sentiarazi, komunitate bat osatzen dutela gogorarazi, haien konpromisoa eta sakrifizioa eskatu edo eskertzeko, baina egia esan aitzaki gisa erabili ohi dena gobernu baten politikekin adostasunaren edo alderdi politiko batekiko atxikimenduaren aldeko propaganda ideologikoa egiteko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.