Patetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela, patetismoa adierazten duela, esango genuke. Hain zuzen, patetismoa literaturan eta artean hunkidura sortzeko sarri erabiltzen den baliabidea da, bereziki erromantizismoan. Zehatzago, literaturan, apostrofea da patetismoa adierazten duen estilo figura ohikoena, oinazezko deiadar eta oihuak adierazteko "oi" interjekzioa eta harridura-markak baliatuz; hiperbolea eta anafora ere patetismoa sorrarazten duten beste estilo figura batzuk dira. Erretorikan, proba patetikoa hitzaldiak baloratzeko erabiltzen den irizpidea da, publikoan sortutako hunkidurari erreparatuz.
Oharra: adiera arruntean, patetiko hitzak lotsagarria eta penagarria dena izendatzeko erabiltzen da.
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…