Aktibo finkoa eta aktibo zirkulatzailea XXI. mendearen hasierara arte, I. Nazioarteko Kontabilitate Arauak izendapen horiek baztertu zituen arte, Espanian aktiboa sailkatzen duten bi ondare-masa nagusien izenak izan ziren.…
Kontabilitatean, pasibo korrontea enpresa edo sozietate batek epe laburrera ordaindu behar dituen zorrak dira, pasibo ez-korrontearekin batera pasiboko ondare-masa nagusia. Horrela, pasibo korrontean biltzen dira besteak beste, hornitzaileei ordaindu beharreko fakturak eta epe laburreko maileguak eta kredituak. Aktibo korrontearen zenbatekoari pasibo korrontea kenduz maniobra-fondoa kalkulatzen da, enpresaren likidezia jasotzen duena, epe laburrera zorrei aurre egiteko ahalmena alegia. Aktino korrontea pasibo korrontearekin zatituz, berriz, likidezia-ratioa kalkulatzen da, likidezia kalkulatzeko adierazle erlatibo bat.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pasivo corriente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.