Partzela-kontzentrazioa landa eremuko partzela edo lur eremuak bateratzeko prozesua da, horien gehiegizko zatitzea saihestu eta nekazaritza ustiapenei tamaina egokia eman eta produktibitatea gehitze aldera. Partzela kontzentrazioa bereziki komenigarria da minifundioak garatu diren eremuetan, herentziaren ondorioz lurra gehiegi zatitu denean alegia, horien errentagarritasuna kolokan jarriz. Espainian, partzela kontzentrazioa garatzeko prozedura ohikoena lur sakabanatuak dituen lur jabeari haien trukean balio bereko lursail bakarra ematea izan da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, concentración parcelaria.
Loturiko artikuluak
Herfindahl indizeaHerfindahl indizea edo adierazlea (H indizea), Herfindahl–Hirschman indizea (HHI indizea) ere deitua, merkatuaren kontzentrazioa (ez nahastu kontzentrazio estatistikoarekin) neurtzeko adierazle bat da. [latexpage] $s_i$ izanik enpresa bakoitzaren merkatu kuota…
Gardenki: Kontzentrazioa edo desparekotasun ekonomikoaEstatistikan, kontzentrazioa, desparekotasun ekonomikoa edo desberdintasun ekonomikoa aldagai ekonomiko baten balio totala elementu desberdinen artean banatzean agertzen diren desberdintasun edo desparekotasunak adierazten dituen datu-multzoen ezaugarria da. Ohikoan, errentari…
Merkatuko kontzentrazioaMerkatuko kontzentrazioak edo merkatu kontzentrazioa merkatu edo sektore ekonomiko batean diharduten enpresen kopurua eta enpresa horiek merkatua beraien artean nola banatzen duten, haien merkatu-kuota alegia, adierazten du. Hala,…