Agian sentsibilizazio terminoaren adiera psikologikoari buruz bilatzen ari zinen. Kontzientziazio edo kontzientizazio soziala gizartean gai edo arazo sozial jakin bati buruz hausnartzeko prozesua da, kontzientzia hartzekoa alegia, berezkoa…
Parentalizazioa edo parentifikazioa familia bateko seme-alaba batek edo haietariko batzuek euren guraso, anai-arreba eta etxean bizi diren beste senideen ardura eta zaintza bere gain hartzen dutenean gertatzen den egoera da, guraso eta seme-alaba rolak alderantzikatuz. Bereziki gurasoen adikzio, gaixotasun, depresio eta buruko nahasmendu egoeretan garatzen da, gurasoek euren ohiko ardurak utzi eta seme-alabek etxeko bizimodua euren kabuz antolatu behar dutenean. Dena den, parentalizazio-maila desberdinak bereizten dira, laburrean bi sailetan bereizi daitezkeenak: parentalizazio emozionalean seme-alabak gurasoen sostengu emozionala bilakatzen dira, bereziki gurasoek arazo puntualak pairatzen dituztenean gertatzen da (dolua, bikote banatzeak, depresioak) eta azkenean familia batzne lagundu dezake; parentalizazio instrumentala, ordea, larriagoa da, adin txikikoak etxeko ardura guztiak hartzen baititu bere gain, bere autozaintza baztertuz askotan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.