
Erromako Agriparen panteoia, II. mendean eraikia.
Panteoia (antzinako grezierazko Πάνθειον, Pántheion, hitzetik, literalki « jainko guztien tenplua », bere aldetik πᾶν, pân , « dena », eta θεῖοςm, theíos , « jainkotiar », hitzetatik) erlijio politeista eta mitologietan jainko guztien taldea izendatzeko erabiltzen den izena da. Hedaduraz, Antzinako Erroman jainko guztien omenez eraikitako tenpluak dira panteoiak, horietan ezagunena Erromako Agriparen Panteoia izanik. Gerora, esanahia zabaldu eta pertsona ospetsuak batera hilobiratu eta omentzeko erabiltzen diren monumentuak dira, esaterako Parisko Panteoia non Frantziako pertsonaia historiko anitz hilobiraturik dauden. Adiera arruntagoan, panteoia familia batean hildako kideeak batera hilobiratzen diren hilerriko monumentu edo eraikin txikia ere adierazten du.
Loturiko artikuluak
Materializazioa (artea)Artean, materializazioa artistaren ideia edo kontzeptu bat artelan baten bitartez gauzatu eta errealitatea bihurtzea, ikuslearekiko komunikazioa sortu ahal izateko. Materializazioa da beraz artelanari zentzua ematen diona, artelanaren azken…
Zazpigarren arteaZazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte klasikoen zerrendan dauden sei arteetatik haratago (arkitektura, eskultura, pintura, musika, dantza eta posesia) lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923)…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…