Animismoa objektuek eta naturako elementuek bizia, arima edo izpiritua dutela (anima, alegia, eta hortik animismo hitza) sinesten duen mundu-ikuskera da, bereziki herri indigenen artean. Sinesmen horretan oinarritzen diren erlijioak…
Panpsikismoa (antzinako grezierako pan -dena- eta psyche -gogamena- hitzetatik) gauza guztiek, izaki bizidunek nahiz izaki bizigabeek, gogamena dutela baieztatzen duen teoria filosofikoa da. XVI. mendean Francesco Patrizi-k asmatutako terminoa izan arren, Anaximenes, Anaxagoras eta Heraklito filosofo presokratikoek antzeko ideiak plazaratu zituzten, eta egundaino panpsikismoaren aldeko iritzia izan duten filosofka izan dira. Teoriak kritikak jaso ditu, ordea, gogamenaren definizioaren inguruan eta ustez gogamena duten gauzen multzoari buruz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.