Soziologian eta merkatu ikerketan, panel-ikerketa edo, besterik gabe, panela banako edo elementu berdinekin osaturiko lagin bati denboran zehar une ezbedinetan egindako inkesta multzoa da. Horren helburua, banako horiek denboran zehar erakusten duten iritzi, jarrera eta portaeraren aldaketa jasotzea da. Hala ere, badira panel mota ezberdinak: txandakako paneletan adibidez, banakoen proportzio eta finkoa aldatzen da lagin batetik bestera, populazioan denboran zehar izandako aldaketak jaso ahal izateko. Panelen bitartez jasotako datuen azterketari luzetarako ikerketa deitzen zaio.
Loturiko artikuluak
Ikerketa esploratzaileakIkerketa esploratzailea (ingelesez, exploratory study) fenomeno bati buruzko hipotesiak planteatzeko soilik diseinatu eta burutu egiten dena da, ondorengo ikerketa berretsaile batean onartu edo baztertuko direnak. Saiakuntza klinikoen testuinguruan, lehen faseko…
Ikerketa berrestaileakIkerketa berrestailea edo berrespen-ikerketa (ingelesez, confirmatory study) planteaturiko hipotesiak erabateko zorroztasun eta zehaztasunez onartu edo baztertu egiten dituen ikerketa da, behin betiko ondorioak ematen dituena. Saiakuntza klinikoen testuniguruan, hirugarren…
Merkatu ikerketaMarketinaren adar gisa, merkatu-azterketa edo merkatu-ikerketa enpresak eskaintzen duen produktu edo zerbitzuak eta horren ezaugarriek merkatuan kontsumitzaileen aldetik duten erantzuna ezagutzeko burutzen diren datu-bilketa eta azterketa tresna sistematikoen…