Ozeano-fosa (itsas-hobia)


KategoriakGeografia

Karibe iparraldeko itsas hobia, kolore ilunez.

Ozeano-fosak, fosa ozeanikoak, itsas hobiak edo itsas fosak (ikus, gainera, hobi) itsas hondoko depresio estu eta sakonak dira, 50-100kmko zabalera dutenak eta 4000-6000 metroko sakonerako itsas hondoan, lautada abisalen ertzetan. Plaka litosferikoek talka egiten duten puntuetan sortzen dira, subdukzio izeneko fenomenoaren ondorioz, plaka bat, dentsitate txikienekoa alegia, bestearen azpitik hondoratzen denean. Hondoratze horrek depresio estu eta sakona eragiten du, itsas hobia sortuz. Plakek kontinente mugak jarraitzen dituztenez, itsas hobiak plataforma kontinentaletatik gertu ere kokatzen dira.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.