Oroimenezko ikaskuntza edo ikaskuntza memoristikoa gogamenean ezagutza atxikiz edo horren erretentzioa eginez egiten den ikaskuntza da, ezagutza hori behar denean azalarazi eta erabiltzeko. Bereziki David Ausubel-en ikaskuntzaren teorian garatutak kontzeptua izan da. Ikaskuntza memoristikoa edukiak buruan finkatu arte horien errepikapenarekin, ikaskuntza mekanizistarekin alegia, lotzen bada ere, ikaskuntza memoristikoak badu beste aldaera bat: Ausubel-ek aldezten zuen ikaskuntza esanguratsua. Horren arabera, ikaskuntza oroimenean oinarritu behar da, baino modu esanguratsuan, eduki berriak ikasleak bereganatuta dituen kontzeptu zaharrekin lotuz, haien arteko lotura esanguratsua lortu eta horrela ezagutzaren erretentzioa errazte aldera.
Loturiko artikuluak
Ikaskuntza inguruneaEz nahastu hezkuntza-testuinguruarekin. Ikaskuntza-inguruneak ikaslearen aldetik parte hartze, inplikazio eta dinamika desberdinak eskatzen dituzten espazio eta eremuak dira, jarrera, trebezia eta kontzeptu bereziekin. Ikaskuntza-inguruneak anitzak dira: museo bat,…
Ikaskuntza latenteaIkaskuntza latentea edo ikaste latentea berehalako sari edo pizgarririk ezean, horren erantzun edo aplikazioa ezkutuan (latente, alegia) edo azalerazi gabe geratu eta soilik horretarako motibazioa edo beharra agertzen…
Ikaskuntza polizentrikoaIkaskuntza polizentrikoa informazio eta ezagutza bide ezberdinak baliatzen dituen ikaskuntza mota da, irakaslean edo eskolan soilik zentratzen ez dena, eta subjektuak edonon izan ditzakeen edonolako esperientziak ikaskuntzarako aukera…