Agian, organizismoa arkitekturan bilatzen ari zinen.
Organizismoa izaki bizidunak organismoak direla, eta beraz osotasun moduan hartu behar direla baieztatzen duen biologiaren korronte epistemologikoa da. Horren arabera, izakin bizidunen osagai eta ataletatik erator daitekezkeen propietateei organismoak berak sorrarazten dituen propietate emergente edo berriak gehitu behar zaizkio organismoaren esentzia eta horren propietateak behar bezala aztertzeko. Organizismoak mekanismo edo kausa-efektu erlazioari funtsa eman eta elementu material oinarrizkoetatik abiatzen den mekanizismoa eta erredukzionismoa gainditzea bilatzen du, baina baita ere bitalismoa, organismo bizidunei kausa materialetatik azaldu ezin daitekeen indar berezia dutela azaltzen duen korronte filosofikoa. XX. mendearen lehen erdialdean garatutuako biologiaren filosofia da, eta sistema-teoriarekin batera garatutako ikuspegia izan da. Horren ordezkari nagusietako bat Ludwig von Bertalanffy biologoa (1901-1972) izan zen. XX. mendearen ikuspuntutik, biologia molekularraren garapenak (genomaren aurkikuntza, ...) organismoaren ideia baztertu, eta eredu mekanizisten gailentzea ekarri du.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
SistemakSistema elkarrekin erlazionatutako objektu-multzo bat da. Kontzeptu generiko bat da, jakintza-arlo anitzetan erabiltzen dena; adibidez, sistema ekonomikoak, sistema planetarioak eta sistema biologikoak (organismoak) ditugu, besteak beste. Fisikoak nahiz abstraktu edo…
ErredukzionismoaErredukzionismoa fenomeno edo entitate baten ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen…
MekanizismoaMekanizismoa edo filosofia mekanizista errealitatea mekanismo edo kausa-efektu erlazio finkoen bitartez diharduten sistema egonkor eta erregularren bitartez irudikatzen duen korronte epistemologikoa da. Ikuspegi mekanizistek deterministak dira beraz, eta zoria…