Ordezko energia-iturriak edo energia-iturri alternatiboak une historiko batean baliatzen diren energia-iturriak agortu edo haiek baztertzeko (adibidez, egun, aldaketa klimatikoa saihesteko, erregai fosiletan oinarritutako konbustio-energia alde batera uzteko) proposatu eta garatzen diren energia iturri berriak dira. Garai batean, Bigarren Mundu gerra eta gero, energua nuklearra garatu zen ordezko energia gisa, garaiko garapen ekonomikoa bultzatzeko. Egun, energia berriztagarriak eta energia berdeak proposatzen dira alternatiba gisa, energia fosilari eta energia nuklearraren ordez, agortzeko bidean izateaz gainera ingurumenean eragiten dituzten arrisku eta kalteengatik.
Loturiko artikuluak
Energia ez berriztagarriak (energia berriztaezinak)Energia iturri ez-berriztagarriak edo energia iturri berriztaezinak erabili edo xahutu ahala agortzen doazen energia-iturriak dira. Energia ez-berriztagarriak dira energia fosilak (petrolioa, gasa, ikatza) eta energia nuklearra (elementu erradioaktiboen…
Energia berriztagarriakEnergia berriztagarriak edo, hobeto esanda, energia iturri berriztagarriak, (ia) infinituak eta (ia) mugarik gabekoak izateagatik (haizea eta eguzkiaren argia, esaterako) edo berritzeko ahalmena izateagatik (biomasa, adibidez) agortezinak diren energia-iturri naturalak…
Energia berdeakEnergia berdeak ingurumenean eragin kaltegarririk ez duten energia berriztagarriak dira. Horrela, energia berde guztiak dira berriztagarriak, baina energia berriztagarri guztiak (besteak beste, hidraulikoa, eguzkikoa edo eolikoa) ez dira…