Energia berriztagarriak edo, hobeto esanda, energia iturri berriztagarriak, (ia) infinituak eta (ia) mugarik gabekoak izateagatik (haizea eta eguzkiaren argia, esaterako) edo berritzeko ahalmena izateagatik (biomasa, adibidez) agortezinak diren energia-iturri naturalak dira, stock edo kopuru mugagabea dutenak. Hala ere, denboran zehar berriztagarriak eta agortezinak badira ere, une edo epe jakin batean ahalmen mugatua dute, horiek aprobetxatzeko behar diren instalakuntza motak muga fisiko eta ekonomiko jakinak dituelako.
Energia berriztagarriak dira energia eolikoa (haizearen mugimenduak eragiten duena), fotoboltaikoa (eguzkiaren argiak ematen duen), hidroelektrikoa (uraren korronteak sortutakoa), marea-energia, geotermia eta biomasa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, renewable energy; gaztelaniaz, energía renovable.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Energia-iturriak (definizioa)Artikulu hau energiaren kontzeptu ekonomikoari buruzkoa da. Kontzeptu fisikoari buruz jakiteko, ikus Energia (fisika), Bioscio webgunean. Energia-iturriak edo iturri energetikoak (antzinako grezierazko ἐνέργεια, enérgeia hitzetik, "lana, ekintza") energia…
Pobrezia energetikoa (energia-pobrezia)Pobrezia energetikoa edo energia pobrezia familiek euren etxebizitzetako energia beharrak betetzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea da; ondorioz, energia gastua murriztera beharturik daude eta ez dira iristen euren…
Energía de transiciónEn el ámbito de la transición ecológica, una energía de transición es una fuente de energía que, a pesar de suponer un mayor o menor impacto en el…