Ordezkaritza bidezko demokrazia, ordezkaritzako, ordezkaritza-demokrazia edo demokrazia ordezkatzailea herritarren botere politikoa haiek modu librean aukeraturiko ordezkarien bitartez, gehienetan alderdi politikoetan bilduta, garatzen duen sistema politikoa da. Ordezkaritza-demokrazia batean herritarrek ez dituzte erabakiak zuzenean hartzen, zuzeneko demokrazian ez bezala, haiek hauteskundeetan aukeraturiko ordezkarien baizik, haiek biltzen diren kamara, gorte edo legebiltzarretan (ikus, parlamentua edo legebiltzarra). Ordezkaritza bidezko demokrazia demokrazia zuzena baino eraginkorragoa izaten den arren, erabakiak hartzerakoan, partitokrazia sortzeko arriskua du. Kamara edo gorteetan bilduriko ordezkari politikoak izango dira, gehiengoak osatuz, gobernua eta beraz botere exekutiboa izango dutenak. Udal mailako politikan ere, herritarren subiranotza ordezkarien bitartez garatzen da, zinegotzi eta alkatearen bitartez alegia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, representative democracy; gaztelaniaz, democracia representativa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hautagaiak eta hautesleakHauteskundeetan, hautesleak botoz euren ordezkari politikoak aukeratzen dituzten pertsonak dira; ordekari politiko gisa hautatuak edo aukeratuak izateko aurkezten direnak, berriz, hautagaiak dira. Hautagaia eta hauteslea izatea adin nagusiko…
Demokrazia parte-hartzaileaDemokrazia parte-hartzailea erregimen demokratiko batean demokrazia sendotzeko herritarren parte-hartzea sustatu eta bultzatu egiten duten ekimenen multzoa da. Kontzeptu politiko lausoa da, interpretazio aski desberdinak biltzen dituena bere baitan.…
Demokrazia liberalaDemokrazia liberala liberalismo politiko eta ekonomikoa sustatzeko eratzen diren sistema politikoa da. Liberalismo politikoaren aldetik gizabanako bakoitzak, gizaki eta hiritar gisa, dituen eskubideak bermatzen ditu, giza eskubideak eta…