Ordainbideak


KategoriakEkonomia

Ordainbideak edo ordainketa-bitartekoak transakzio ekonomikoak (ordainketa bat egitea, donazioak, ekarpenak, ...) egiteko erabiltzen diren tresnak dira, orokorrean onartua eta edozein leku eta unetan erabil daitezkeenak. Ordainbide arruntena egunerokoan fiat izeneko diru fisikoa izan da, eskudirua alegia, estatuek jaulkitzen dutena (estatubatuar dolarrak, euroak, librak, ...) eta jendearen eta erakundeen esku dagoena txanpon eta billete moduan, baina badira beste hainbat ordainketa-bitarteko, hala nola txekeak, kreditu-txartelak, zordunketa-txartelak, banku-transferentziak eta abar. XXI. mendetik ordainbide elektronikoak ugaldu dira, esaterako txartelen bitartez.

Ordainbideak truke-bitartekoak izaten dira aldi berean, eroslearen eta saltzailearen arteko transakzioak bideratzeko tresnak alegia. Egun ordainbideak eta trukebideak orokorrean bat etorri eta, beraz, praktikan sinonimoak izan arren, garai batean ez zen horrela izaten: Erdi Aroko azoketan adibidez, salerosketak bale batzuen bitartez likidatzen zituzten, aurrez bale horiek euren salgaien balioaren arabera eskuratuz, azoketara urrea eta zilarra ez eramateko; horrela, azoka horietan baleak trukebideak ziren, baina ordainbideak urrea eta zilarra ziren. Egun, euskoa trukebide eta ordainbideen arteko diferentziaren beste adibide bat da: euskoa truke-bitartekoa da, baina ez ordainbidea, ordainbidea finean euroa baita.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, payment instrument; gaztelaniaz, medio de pago.

270 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.