Optimizazioa edo, zehatzago, optimizazio matematikoa (hoberenatzea ere deitua) funtzio matematiko baten balioa maximotu edo minimotu (handien edo txikien egin) egiten duten aldagai baten edo batzuen balioa bilatzen duten tekniken multzoa da. Matematika-arlo zabala hainbat azpiarlo barnehartzen dituena; hala nola,
- optimizazioa murrizketekin, aldagaiak har ditzakeen balioei buruz mugak (murrizketak) ezartzen direnean;
- programazio lineala, optimizatu nahi den funtzioa lineala denean, murrizketa linealekin;
- irizpide anitzeko programazioa, helburu-funtzio bat baino gehiago ezartzen direnean.
Loturiko artikuluak
Bilaketa-motoreetako optimizazioaBilaketa-motoreetako optimizazioa, maizago ingelesezko Search Engine Optimization edo SEO akronimoz esaten dena, webgune batek Interneteko bilatzaileetan duen maila goratzeko tekniken multzoa da, ordainduzko iragarkiak kanpo, bilaketa-zerrenda lehiakideak baino lehenago azaltzeko…
Ikasliburua: Jolas-matematikaJolas-matematika jolas, aisialdi eta denbora-pasarako problema matematikoak asmatu eta ebatzi egiten dituen matematikaren arloa. Dibertigarria izateaz gainera, adimena landu eta matematikaren ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko erabil daiteke. Jolas-matematikako problema…
Eraztun kommutatiboa edo trukakorraAljebran, eraztun kommutatiboa edo trukakorra R multzo bat eta horren baitan definitzen diren bi eragiketa dira (+, batuketa, eta x biderketa) propietate hauek dituena: batuketari buruz: batuketa elkarkorra…