Ondoz ondoko zenbakiak


KategoriakMatematika

Ondoz ondoko zenbakiak tarte bateko zenbaki oso guztiak modu ordenatuan zerrendatzen dituen zenbaki segida bat da. Adibidez, 3,4,5,6,7,8 ondoz ondoko zenbakiak dira, 3tik 8rako zenbaki guztiak biltzen dituelako, txikienetik handienerako ordenan.

Ondoz ondoko zenbakien batura

Ondoz ondoko n zenbaki oso positiboen batura, a zenbaki batetik abiatuta, hau da, a+(n-1) zenbakiraino, formula honen arabera kalkulatzen da:

    \[B=na+ [n * (n-1)]/2\]

Adibidez, zenbat da 4tik abiatzen diren 10 ondoz ondoko zenbakien batura (beraz, 4tik 13ra):

    \[B=10 * 4 + 10*9/2=95\]

Beste hizkuntzetan: ingelesez, consecutive numbers; gaztelaniaz, números consecutivos.

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.